Euskal Herriko Mitologia

Es    /    En

Urriaren 31n Arimen Gaua ospatzeko ohitura Euskal Herriko txoko askotan oso zabaldua zegoen oraindik duela hamarkada batzuk. Iluntzean haur eta gazteek bide bazterretan arbi eta kalabaza hustuetan kandelak ezkutatzeaz gain, etxez etxe eske errondak egiten ziren, neguan ospatzen diren beste jai ezagunetan bezala. (informazio gehiago)

Mozorrotu zaitez eta Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatu dezagun!!!

Webgune honen helburua Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat plazaratzea da. Txoko honetan euskal mitologiaren ezaugarriak, jainko eta pertsonaiak, elezaharrak eta abar aurkituko dituzu.

J.M. Barandiaran etnologo jakintsuak euskal mitologiari buruz testigantzak jasotzen egindako lan eskergaz baliatu gara, batez ere, bildumatxo hau osatzerako orduan, bai pertsonaien ezaugarriak eta elezaharrak aipatzerakoan, baita irudiak egiterakoan ere. Beraz, eskerrak emanez hasi behar dugu. Dena den, esan behar da irudiak sortzerakoan irudimena erabiltzea ere ezinbestekoa izan dela. 

Umeek euskal mitologia ezagutzeko gunea, informazio, joko eta jardun ugarirekin. https://amaroatxo.amaroa.com